XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); beren teoriaren aplikazio unibertsalaren posibletasuna erakusteko, biderik llaburrena egin zuten, hots: jakitearen objekto guztiei aplikatu zieten ausartki Encyclopédie delakoan, entziklopedista izena emanen ziekéen obra jigant hartan.

Honetara ba, materialismoa, aldez edo moldez materialismo agiri edo deismo gisa, Frantziako gazteria ikasi osoaren kredoa bilakatu zen; halako punturaino, non Iraultza Haundian, ingeles errealistek kreatutako teoria hura, frantses errepublikar eta terroristek bandera teorikotzat erabili baitzuten, hartatik Gizonaren Eskubideen Deklarazioarako textua ateraiaz (20) Gizonaren eta Hiritarraren Eskubideen Deklarazioa Frantziako Asanblada Konstituzioemaileák, frantses iraultza burjesaren garaietan, 1789gneko Abuztuan, onharturiko Deklarazioa. Beronetan gizonaren askatasunerako, berdintasunerako eta esplotazioaren kontrako eskubideak, beste zenbaitekin batera, proklamatzen ziren. (Editorialaren oharra).

Frantses Iraultza Haundia burjeseriaren hirugarren erreboltá izan zen, baina gainetik erlijioaren mantua kendu zúen lehenengoa, bataillá alor politiko agirian emanaz.

Eta burrukalari bietarik bata, hots, aristokraziá, guztiz suntsitu arte bataillá aurrera eraman zúen lehena izan zen, bestea, burjeseriá, garaipen osoarekin geldituaz.

Ingalaterran iraultzaurreko eta iraultzatzeko instituzioen iraupen etengabeák batetik, eta bestetik lurdun haundien eta kapitalisten artean akordatutako konpromezuák, aurretiko lege judizialen iraupenean zuten haien adierazpena, bai eta feudalismoaren forma legalen kontserbatze errespetoz beteriko hartan ere.